Salmenta-politika
Saltzailea
Arabako Artium Fundazioa:
Frantzia kalea, 24 – 01002 Vitoria-Gasteiz
Tel: 945209000
museo@artium.eus
Webgune hau Arabako Artium Fundazioaren jabetzakoa da, etaFundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatuta dago F-98 erregistro-zenbakiarekin. IFK: G-01315530
Arabako Artium Fundazioaren eta bezeroaren arteko harreman komertziala baldintza orokor hauen arabera arautuko da, jatorrizko bertsioan eta eskaeraren unekoetan.
Arabako Artium Fundazioaren bezeroaren arretarako helbide elektronikoa: museo@artium.eus.
Salerosgaien prezioa
Salerosgaien prezioak eurotan emanak daude, dagokien BEZa barne. Prezio horiei bidalketa-karguak gehituko zaizkie, hala badagokie. Kostu horiek eskaera amaitu aurretik jakinaraziko zaizkio erabiltzaileari, eta honek berariaz onartu beharko ditu erosketa berrestean.
Erabiltzaileak produktuaren eskaera formalizatzea
Erosketa formalizatzeko, erabiltzaileak prozesuaaren urrats guztiak bete beharko ditu: eskatutako datuak eman, salmenta-baldintza hauek berariaz onartu, formalizatzeko unean eskaera berretsi eta une horretan bertan dena ordaindu.
Datu horiek webgune honetan jasotako Pribatutasun Politikaren arabera tratatuko dira.
Nola ordaindu
Arabako Artium Fundazioak ondoko txartelak onartzen ditu ordainketa egiteko:
VISA edo MASTERCARD
Eskatutako salerosgaien bidalketa
Bezeroaren helbidera
Espainian eskaera egiten denetik 1 eta 3 lanegun artean iristen da erosketa, sustapen- eta jaiegun inguruetan izan ezik (zubiak, jaiegunak, Aste Santua eta Gabonak). epe hori gehienez ere 10 lanegunera arte luza daiteke, eskaeraren eta garraioaren ezaugarrien arabera.
Ezeztatzeko eskubidea
Erabiltzaileak atzera egin ahal izango du salerosketa-kontratuan, inolako penalizaziorik gabe eta arrazoirik eman gabe, erositako produktuak jasotzen dituenetik 7 egun naturaleko epean, atzera egiteko eskubidea erabiltzeko erabakia Arabako Artium Fundazioari jakinaraziz, gure helbidera idazki/email bat bidaliz: Arabako Artium Fundazioa, Frantzia kalea 24, 01002 Vitoria-Gasteiz,/museo@artium.eus
Itzulketaren gastuak erabiltzaileak ordainduko ditu, produktuak akastunak edo okerrekoak izan ezean.
Itzultzeko eskubidearen xede den salerosgaia onartzeko, behar bezala babestuta egon beharko du jatorrizko enbalajean, jasotako egoera berean, berriz saldu ahal izateko; gainera, jatorrizko albaranaren kopia bat sartu beharko da paketean, itzultzen diren salerosgaiak markatuta daudela.
Arabako Artium Fundazioak adierazitako epean itzulitako produktuaren zenbatekoa itzuliko du, erosteko erabilitako ordainketa-bide beraren bidez, 14 egun naturaleko gehieneko epean, erabiltzaileari atzera egiteko erabakia onartu duela jakinarazi ondoren.
Itzulketa-prozesua onartutakoan, Arabako Artium Fundazioak atzeratu egin dezake dirua itzultzea, harik eta salerosgaiak jaso arte eta/edo ondasunak itzuli direla frogatzen duen ebidentzia aurkeztu arte, betiere Arabako Artium Fundazioak berak jasotzeko eskaintzarik egin ez badu.
Lehen adierazitako baldintzak ez betetzeagatik itzulketa onartu ezin bada, erabiltzaileak ez du itzulitako salerosgaiei dagozkien zenbatekoak eskatzeko eskubiderik izango.
Itzulketarako helbidea:
Arabako Artium Fundazioa, Frantzia kalea, 24 – 01002 Vitoria-Gasteiz
Aplikatu beharreko legea eta gatazken ebazpena
Salmenta-baldintza orokor hauek interpretatu, gauzatu edo baliozkotzearen ondorioz eztabaida sortzen bada, hemen definitutako salmenta-baldintza orokorrak Espainiako legediaren mende daude, eta kontsumitzailearen bizilekuko auzitegiak dira eskudunak.
