Deskribapena
Egilea: Esther Ferrer
Urtea: 2011
Seriea: 50 unitate eta artista-proben edizio berezia, Artium Museorako soilik egina
Neurriak: 71×62 cm
1.000,00 € (BEZa barne)
Zenbaki lehenen seriean oinarritutako proiektu baterako maketa.
«70eko hamarkadan, urte batzuetan egitura geometriko definituak zituzten proiektuak egin ondoren, beste batzuk pentsatzeko beharra sentitu nuen, non nire lehentasun estetikoek bigarren mailako papera izango zuten. Berez, beren barne-logikaren arabera eboluzionatuko zuten egitura “askeak”. Bolada batean ez nuen lortu gogobetetzeko moduko emaitzarik, harik eta gau batean zenbaki lehenekin amets egin nuen arte. Horrela hasi nuen El poema de los números primos saila.» Esther Ferrer. ‘Esku-hartze artistikoen baitan. El Prado parkea’ – Gasteizko udala, 2004
Egilea: Esther Ferrer
Urtea: 2011
Seriea: 50 unitate eta artista-proben edizio berezia, Artium Museorako soilik egina
Neurriak: 71×62 cm