‘Begirada feminista. Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan’

20,00  (BEZa barne)

Argitalpen honetan, Euskal Herriko Arte Garaikideko Museoan, Artium Museoan, 2019an eta 2021ean Begirada feminista ikastaroaren baitan eskainitako hitzaldiak biltzen dira. Euskal Herriko Arte Garaikideko Museoko, Artium Museoko, Euskal Artisten Ikerketa eta Dokumentazio Zentroak egindako ekintzen, jardun artistikoen eta arte feministaren teorien inguruan egindako ekintzen harira argitaratu zen liburua. Zentro hori artean eta pentsamendu feministan espezializatutako gunea da, eta euskal artista emakumezkoen lanak eta erakundearen programa eta bildumari lotutakoak ikertzeko, kontserbatzeko eta zabaltzeko plataforma gisa eratu zen.

Koordinatzailea: Elena Roseras

SKU: DA_22343235 Kategoria

Deskribapena

Testuak: Xabier Arakistain, Monica Bonvicini, Anna Caballé, Mari Chordà, Erreakzioa (Azucena Vieites y Estíbaliz Sádaba), Carmen Gaitán Salinas, Gema Intxausti, Elke Krasny, Lourdes Méndez, Elena Mendizabal, Lara Perry, Rosa Rius, Amy Tobin, Giovanna Zapperi.
Diseinua: Habemus Estudio
Hizkuntzak: EU, ES, EN
Orrialde-kopurua: 528
Neurriak: 17X24 cm
ISBN / ISSN: 978-84-125057-4-0
Argitalpen-urtea: 2023