Deskribapena
Egilea: Gema Intxausti
Urtea: 2023
Seriea: EU (bi edizio mugatu, gaztelaniaz eta euskaraz, bakoitza 50 alekoa).
Neurriak: 264 x 211 mm
100,00 € (BEZa barne)
Jatorrizko estanpa. Euskarazko bertsioa.
Františka Plamínková hezitzailea izan zen lanbidez, eta sufragista aipagarria. Txekoslovakiako senatore izan zen 1925 eta 1938 urteen bitartean, eta mugimendu feministari eskaini zion bizitza. Plamínkovák lan handia egin zuen emakumeen sufragio unibertsala onartzeko eta maistren zelibatua eskatzen zuen legea ezeztatzeko. Bera izan zen Nazioen Elkartearen aurrean –gaur egungo Nazio Batuen Erakundearen (NBE) aurrekaria– jardun zuen lehenengo emakume txekiarra. Bigarren Mundu Gerran, gutun bat idatzi zion Hitlerri Edvard Beneš txekoslovakiar lehendakariari egindako irainengatik gaitzesten. 1942an, atxilo hartu zuten Plamínková, eta Pankráceko espetxera eraman zuten. Epaiketarik gabe exekutatu zuten, beste hainbatekin batera. Haren ohorezko plaka bat dago Pragako Senatuko patioan.
Egilea: Gema Intxausti
Urtea: 2023
Seriea: EU (bi edizio mugatu, gaztelaniaz eta euskaraz, bakoitza 50 alekoa).
Neurriak: 264 x 211 mm