‘Datu ireki estekatuak eta informazioaren kudeaketa integrala ondare-erakundeetan’

15,00  (BEZa barne)

2020ko urrian Artium Museoan antolatutako Arte Garaikideko Dokumentazio Zentroen X. Topaketak direla-eta, argitalpen honetan jaso dira ekitaldi horretan aurkeztutako txostenak. COVID-19ak baldintzatu zituen X. Topaketa horien antolakuntza eta garapena, bai ekitaldia prestatzeko hilabeteetan bai jardunaldiak egin bitartean nagusi izan zen ziurgabetasunagatik. Hitzaldietako batzuk online egin behar izan ziren, eta bertaratuei online parte hartzeko aukera eman zitzaien.

Edizio horretan, zentro espezializatuetako dokumentu-ondarearen kudeaketa aztertu zen, eta museoan, unibertsitateetan edo dokumentazio-zentroetan garatzen ari diren proiektu digitalak ezagutzeko aukera izan zen, eta ikaskuntza kolektiboa eta zentro horietako profesionalen artean esperientzien trukea bultzatu zen.

SKU: DA_42966224 Kategoria

Deskribapena

Testuak: Oihana Aranburu Balerdi, Itziar Arrieta, Juanjo Asa, Mª Camino Barcenilla, Asun Maestro, María Luisa Cuenca, Beatriz Fernández Rodríguez, Paz Fernández y Fernández Cuesta, Paloma Gueilburt, Marta Vega, Teresa Malo de Molina, Alicia Parras, Mar Pérez Morillo, Nuria Rodríguez-Ortega, Gloria Vilches, Elena Roseras.
Hizkuntzak: EU, ES
Orrialde-kopurua: 541
Neurriak: 17×24 cm
ISBN / ISSN: 978-84-949957-8-1
Argitalpen-urtea: 2020