Salerosgaien eta ordain-diruaren itzultze-politika
Deskribapen orokorra
Gure itzultze-politikak 30 eguneko epea du. Erosi zenetik 30 egun igaro badira, ezin da diru-itzultze osoa edo aldaketa bat eskaini.
Itzuli nahi den salerosgaia onartzeko, jatorrizko enbalajean behar bezala bilduta egon beharko du, jasotako egoeran, berriz salgai jarri ahal izateko. Paketean jatorrizko albaranaren kopia bat sartu beharko da, itzulitako salerosgaiak markatuta.
Diru-itzultzeak
Erabiltzaileak itzulitako salerosgaiarengatik jasotako zenbatekoa, bidalketa-gastuak barne eta bidegabeko atzerapenik gabe, salerosgaia ordaintzeko erabilitako ordainketa-bide beraren bidez itzuliko da, gehienez ere 14 egun naturaleko epean Arabako Artium Fundazioak erabiltzaileari atzera egiteko erabakia onartu duela jakinarazi ondoren.
Itzulketa-prozesua onartu ondoren, Arabako Artium Fundazioak atzeratu egin dezake dirua itzultzea, harik eta salerosgaiak jaso arte eta/edo ondasunak itzuli direla frogatzen duen ebidentzia aurkeztu arte, azken hori Arabako Artium Fundazioak salerosgaiak jasotzeko eskaintzarik egin ez badu.
Diru-itzultze atzeratuak edo egin gabeak
Oraindik ez baduzu diru-itzulketarik jaso, egiaztatu ezazu, arren, zure banku-kontua berriro; denbora-tarte bat igaro daiteke dirua kontuan agertu arte.
Hori guztia egin baduzu eta oraindik dirua jaso ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan museo@artium.eus helbidean.
Laguntza behar duzu?
museo@artium.eus helbidean erantzungo dizugu.
