‘Juan Luis Moraza. Gordailua 1987-1988. Depósito’

20,00  (BEZa barne)

Juan Luis Moraza. Gordailua 1987-1988 Depósito erakusketari dagokion katalogoa, Artium Museoak argitaratua. 1998. urtearen amaieran, Juan Luis Morazak, Arabako Foru Aldundiko arduradunekin batera, bere eskultura batzuk erakundearen funtsetara eramatea onartu zuen, gordailu moduan, eta, halaber, bost piezaren donazioa egin zuen.

Gordailua 1987-1988 Depósito erakusketan lan haietako bi lan-familia erakutsi ziren, hain zuzen, 1987 eta 1988 urteen bitartean eginak: Moldes para la oscuridad eta Negaciones. Lan multzo horretako gehienak aurretik erakutsi gabeak ziren, eta horiekin batera haiei loturiko material ugari erakutsi zen —marrazkiak, diagramak, testuak eta hainbat objektu, egileak berak hautatuak—. Horietan azpimarratzen da artistaren beste profil bat, alegia pentsalariarena eta artearen teorialariarena, zeina ohituta baitago zeharkatu ohi duen prozesu kognitiboa azaltzeko konpromisoa onartzera.

SKU: DA_12593213 Kategoria

Deskribapena

Testuak: Juan Luis Moraza, Beatriz Herráez, Enrique Martínez Goikoetxea
Diseinua: Joaquim Gáñez
Hizkuntzak: EU, ES, EN
Orrialde-kopurua: 208
Neurriak: 22×32 cm
ISBN / ISSN: 978-84-949957-3-6
Argitalpen-urtea: 2020